945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

Gaur egun merkataritza bizitzen ari den egoera aintzat hartuta, ezinbestekoa da merkataritza lehiakortasun eta berrikuntza lerro baten mantentzea ahalbideratuko dituzten jarduerak burutzea. Hori dela eta, Amurrioko merkatari txiki eta ertainen elkarteak (APYMCAk) Udalari ostiraletako merkatuan presente egotea eskatu zion, horrela Amurrioko bisitariei bertako merkatal dendak eta euren eskaintzak hurbildu ahal izateko.

Udala eta Amurriobidean-en laguntzarekin Stand bat diseinatzeko lehiaketa bat antolatu zen eta aurkeztutako proiektuen artean “No Roots” proiektua izan da hautatua, Estudios de Diseños de Interiores y Arquitectura Efímera ad Interior Desing enpresakoa.

Ekimena ostiral honetan abiatuko da, urtarrilak 29, Miilu zapata denda eta Basualdo Kirolak-en presentziarekin.

Bertan espero zaituztegu!

IMG-20160121-WA0000