Apymcak hasiera emango dio merkataritza dinamizatzeko kanpainari, «Amurrion zeharreko merkataritza-ibilbidea» izenekoa bera, Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduta.
Batetik, Arabako Merkataritza Federazioaren laguntzari esker, Apymcak merkataritza txikiari diozun fideltasuna sarituko du; hala, musu-truk gozatu ahal izango duzu, aditu baten eskutik, norberaren itxurarako aholkularitza eta personal shopper zerbitzuaz, ekainaren 7an, 8an eta 9an. Zerbitzua 90 minutuko prestakuntza-saio batean datza, zure buruari ahalik eta etekin handiena ateratzen ikas dezazun, hala nola bi orduko merkataritza-ibilbide batean merkataritza- eta estetika-establezimenduetan zehar. Parte hartzea DOAKOA da, baina egunean gehienez 10 lagunek egin dezakete.
Parte hartzeko, maiatzaren 16 eta 31 bitartean erosketak egin beharko dituzu kanpainari atxikitako establezimenduetakoren batean. Izena hortxe eman beharko duzu, erosketa-tiketa eranstearekin batera, eta zuretzako ordutegi egokia ere adierazi beharko duzu.
Ekainaren 1ean egingo da zozketa aipatu zerbitzuez gozatu ahal izango duten lagunak ezagutzeko.
Saridunak Apymcaren webgunean eta Facebook orrian argitaratuko dira.
Bestetik, Amurriobidean eta Amurrioko Udalarekin elkarlanean, “Street Art Amurrion” izeneko proiektua burutuko da. Ekimenaren helburua da herrian zeharreko merkataritza-ibilbide bat seinaleztatzea, dendak dauden kaleetan 3D irudiak simulatuz. Parte hartzeko oinarriak Apymcaren, Amurrioko Udalaren eta Amurriobideanen webguneetan daude argitaratuta. Zirriborroak aurkezteko epea maiatzaren 12tik 20ra izango da, eta guztira 5 lan hautatuko dira kaleetan jartzeko. Ekainaren 6tik 9rako aste osoan, amurriotarrek beren gustukoenaren alde bozkatu ahal izango dute Apymcaren aplikazioaren bidez, edo, bestela, Amurrioko Udaletxera joanda. Aplikazioaren bidez egiten dutenek aukera izango dute bi erosketa-txartel irabazteko, 50 €-koa bakoitza, Amurrioko dendetan gastatzeko.