ARABAKO MERKATARITZA TXARTELA (AMT) Merkataritza eta Zerbitzuetako Arabako Federazioaren ekimen bat da, tokian tokiko merkatarien elkarteen laguntzarekin antolatua: APYMCA, APILL eta AEME.
Txartela erabat dohainik da, ordainketak 3 hileko epean interesik gabe eta, gainera, %2ko eta %3ko deskontuak gasolindegietan.
Fidelizazio proiektua: atxikirik dauden Amurrioko establezimenduren batean AMTrekin ordaintzen duzun bakoitzean, %2, %5 edo %10eko deskontua metatuko duzu, establezimendu berberan hurrengo erosketan automatikoki aplikatuko zaizuna.
Adibidez, % 10eko deskontua eskaintzen duen establezimendu batean 50€-ko erosketa eginez gero, 5€-ko deskontua metatuko duzu establezimendu berean hurrengo erosketa egiteko. Gainera, metatutako deskontuak noiznahi jaso ahal dituzu eta 2016ko abenduaren 31 arte erabili ahal izango dituzu.
Priektuan parte hartze duten establezimenduen zerrenda ikusteko, sakatu hemen.
Guztiek bereizgarri hau izango dute.
AMT txartelarik ez baduzu, Nafarroako Rural Kutxako bulegoan eskuratu ahal duzu edo gure establezimenduetan eta Apymcan eskabide-orria jaso.