ENTZUN ZURE SALTOKIARI
Zure saltokiak badu zer esanik, jakina. Eta entzuten hasita, nork ez du gustuko irratia entzutea?
Izan AMURRIOn,bizkor ibili gara, eta gugandik gertuen dagoen irratira jo dugu: Laudio Irratia. Gure saltokiei ahotsa emateko kanpaina bat prestatu dugu. Parte-hartzea oso merkea izan da.
Apirilaren 12tik maiatzaren 21era, astelehenetik ostiralera, egunean bi iragarki eman dira Laudio Irratian; guztira, 60.
Saltoki hauek hartu dute parte:
Moda Abascal | Kapritx |
Koba Cycling | Peluquería Spiral |
Telmer | Azules |
Ortopedia Amurrio | Karisma |
Hit Denda | Basualdo Kirolak |
IF Hair Beauty & Nails | Ecomobel |
Aste bakoitzean, bi saltokiren iragarkiak eman dira. Kanpaina pertsonalizatuagoa eta hurbilagokoa egiteko, iragarki bakoitzaren amaieran saltokiaren arduradunak grabaturiko esaldi bat entzun da.
Eta kanpainari dinamismoa emateko, bezero batek erosketa egitean esaldia errepikatzen bazuen, oparitxoa edo deskontua jasotzen zuen ordainetan.
Dagoeneko baduzu online erostea Izan AMURRIO saltokietan
Amurriok jada badu benetako online merkataritza-gunea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zabalik. Etorri ezagutzera eta presta zaitez munduko edozein tokitan online saltzeko.
ORAINDIK EZ DUZU ZURE AMURRIO MERKATARITZA TXARTELA?
Doako VISA txartelak ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen dizu, interesik gabe, eta % 10era bitarteko deskontuak pilatuko dituzu Amurrioko atxikitako saltokietan.
JARRAI IEZAGUZU GURE SARE SOZIALETAN ERE: