945 891 200 / 670 497 108 izanamurrio@apymca.com

ZATOZ ARABAKO TXAKOLINAREN DASTAKETA IRUZKINDUETARA

Eka 30, 2021 | Hostalaritza, Zerbitzuak

Hil honetan, ekainean, IZAN AMURRIOk, AENKOMER, Vital Fundazioa eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Arabako gastronomia dastaketa uztartuen bidez ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. 

Degusta Álavaren  xedea da gure produktuen kalitateaz eta garrantziaz kontzientziatzea, bai eta Lurraldeko hainbat eremutako ostalaritza eta merkataritza dinamizatzea ere. 

Hauek dira ekimenaren helburuak:

  • Ostalariei Arabako produktuak banatzea, beren produktuen ezaugarriak ezagutzera emateko eta sustatzeko aukera ezin hobea izan dezaten. 
  • Azken bezeroari gure lurrak eskaintzen dizkigun produktu-motak ezagutaraztea.
  • Ostalaritza-sektorea tokiko produktuak eskaintzearen garrantziaz sentsibilizatzea, gure herrialdearen posizionamenduari lotutako elementu bereizgarri gisa.
  • Arabako hainbat eremutako merkataritza eta ostalaritza dinamizatzea.

AMURRION: Arabako txakolin dastaketak Idiazabal gaztaz lagunduta

  • Patxi taberna. Osteguna, ekainak 24, 19:30-20:30.
  • Ustai taberna-jatetxea. Ostirala, ekainak 25, 19:30-20:30.

Erreserbatu zure lekua, dohainik, 945 123 500 telefono-zenbakira deituz edo info@aenkomer.com helbidera idatziz.

 

Dagoeneko baduzu online erostea Izan AMURRIO saltokietan

Amurriok jada badu benetako online merkataritza-gunea, eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zabalik. Etorri ezagutzera eta presta zaitez munduko edozein tokitan online saltzeko.

ORAINDIK EZ DUZU ZURE AMURRIO MERKATARITZA TXARTELA?

Doako VISA txartelak ordainketak hiru hilabetez atzeratzeko aukera ematen dizu, interesik gabe, eta % 10era bitarteko deskontuak pilatuko dituzu Amurrioko atxikitako saltokietan.

JARRAI IEZAGUZU GURE SARE SOZIALETAN ERE:

EDO EGIN KONTSULTA WHATSAPP BIDEZ:

Egin klik ikonoan eta WhatsApp beste fitxa batean irekiko da. Idatzi zure galdera, ahal bezain laster erantzungo dizugu.