Gabon hauetan erosketak egiteko herriko saltokia aukeratzeak saria izan dezake.
«Gabonak herriko merkataritzarekin bizi» kanpainaren bidez, Amurrioko merkatariek zure fideltasuna saritu nahi dute urtarrilaren 5era arte.
Apymcako bazkide diren Amurrioko saltokietan erosketa eginda, txartelak emango dizkizuete; bertan izena eta harremanetarako telefonoa jarri eta Kultur Etxean dagoen kutxan utzi beharko dituzue.
Abenduaren 23an Gabonetako otzara eta 150€-ko bi sari zozketatuko dira, azken hori Caja Rural de Navarraren eskutik. Bigarren zozketa urtarrilaren 5ean egingo da: Cofre Vip baten zozketa izango da. Sari hori eskuratuz gero, 2 gau kanpoan igarotzeko aukera izango duzu (gosaria barne), 185 establezimendu baino gehiagoren artean aukeratuta, besteak beste, Viajes Arabaren laguntzari esker.
Aurtengo Gabonetan kontsumitu herriko merkataritza! Zorte on guztioi!
*Boletoak urtarrilaren 5eko 19:30ak arte banatuko dira.